Yolanda Diaz Espainiako presidenteorde eta Lan Ministroak atzo Mozal Legea indargabetzearen inguruan aurreratu zuena bertan behera gelditu da. Enrique Santiago Sumarreko bozeramaileak argitu zuenez, manifestazioetan irudiak hartzea edo zabaltzea arau-hauste izateari uzteko artikulu bat erreformatzera mugatzen da ituna. Mozal legearen 36. artikulua aldatzea, irudiak zabaltzeari dagokionez, eta Zigor Kodearen artikulu batzuk aldatzea erlijio sentimenduei eta Koroari dagokienez.