GUREAN GAUR

ELAk ez du egiturazko aldaketarik ikusi Imanol Pradalesek hartutako aurreneko erabakietan

Kezka hori helarazi dio Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusiak lehendakariari berari 11 urte pasa eta gero sindikatua eta lehendakaritzaren artean egondako lehengo bileran. 15 ekintza esparruetarako neurri zehatzak biltzen dituen dokumentua eman dio ELAk lehendakariari. Horiek kontuan hartuta baloratuko du sindikatuak Eusko Jaurlaritzaren jarduera. Esparru horietako bat Osakidetzarena izan da. EH Bildu ez bezala, osasun sistemaren arazo nagusietako bat finantziazioarena dela baieztatu du Mitxel Lakuntzak. Hori konpontzeko zerga sistemaren berrikuspena aldarrikatu du, diru-bilketa handituz inbertsioa handitzeko.