Nahi baino gehiago luzatu den bidea amaituta uztailaren 18an ireki zituen ateak Gasteizko Izaskun Arrue Kulturguneak. Lazarraga Kultur Elkarteak kudeatuko du espazioa, euskaldunentzat zein euskara ez dakitenentzat elkargunea izango dena. Euskal kultura sustatzea da Izaskun Arrue Kulturgunearen helburu nagusia. Azkeneko ukituak baino ez dira falta espazioa guztiz operatiboa egoteko.
Zapatagile kalean sarrera izango duen taberna lehenbailehen irekitzea da elkartearen asmoa. Horrekin batera, erakusketa, tailerrak edota hitzaldiak antolatzeko aretoak ere badaude.
HAMAIKA
Donostiako Aste Nagusia “bikain” joan da, “ezuste larririk gabe”
HAMAIKA
Jaizkibel Konpainia: "Beraiek jai baztertzailea dute, gu mugimendu feminista gara"
HAMAIKA
Donostiako aparkalekuetako langileek lan baldintza txarrak eta sexu erasoak salatu dituzte
HAMAIKA
Otsoen eta abeltzainen arteko elkarbizitza bermatuko du Jaurlaritzak
HAMAIKA