GUREAN GAUR

Gasteizko jaietan eraso matxistei aurre egiteko protokoloa aurkeztu dute

Gasteizko jaietan eraso matxistei aurre egiteko protokoloa aurkeztu dute Mugimendu Feministak eta Lumagorri kolektiboak. Bi telefono zenbaki izango dituzte, 24 orduz aktibo egongo direnak. Lehenengoa indarkeria matxistarekin lotutako kasuak salatzeko izango da, 747 414 834 zenbakian. Biktimari laguntza ere eskainiko zaio telefono honen bitartez. Bigarren zenbakia 633 309 653 izango da. Eraso LGTBIfobikoak salatzeko bidea izango da hau. Honekin batera, Ikusgune behatokiaren webgunea ere salatzeko bide bezala mantenduko dela gogorarazi du Lumagorri kolektiboak.