Indarkeria matxistak %13 egin du gora Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan 2024ko lehenengo seihilekoan. Emakundek segurtasun sailetik jasotako datuen arabera 3.474 indarkeria kasu eman dira EAEn urtarrila eta ekaina bitartean, 2023ko tarte berdinean jasotakoak baino 400 gehiago. Nafarroaren kasuan, bestetik, lehenengo hiruhilekoaren datuak dira argitaratutako azkenekoak. Etxeko eta genero Indarkeriaren Aurkako Behatokiak 1.033 salaketa zenbatu zituen Nafarroan 2024ko urtarrila eta martxoa bitartean, 2023ko lehenengo hiruhilekoarekin alderatuta %44ko igoera suposatzen duena.