GUREAN GAUR

Alfredo de Miguel kartzelatik irten ahalko da lan egitera

EAJko Araba Buru Batzarreko kide ohia egunez atera ahalko da kartzelatik hurrengo astelehenetik aurrera. Aholkularitza talde batean lanean hasiko da baina gauean espetxera bueltatu beharko da.

Joan den urteko uztailaren 6an sartu zuten kartzelan. Kontratu publikoetan legez kanpoko komisioak kobratzeagatik eta prebarikazio delituagatik kondenatu zuten. 12 urteko kartzela-zigorra ezarri zioten, baina urtebetera 100.2 artikulua aplikatu diote. Artikuluaren aplikazioak erregimen itxia moldatzeko aukera ematen du.

Araua bi arrazoirengatik aplikatu diote: Alde batetik, zigorragatik eskatzen zizkioten 186.000 euroak ordaintzeagatik. Bestetik, arlo ekonomikoan delituak egin dituzten pertsonentzako ikastaro bat burutzeagatik.

Auziko beste bi zigorturi, Koldo Otxandianori eta Xabier Sanchezi, ere artikulu bera aplikatu diete.