GUREAN GAUR

Istilu larriak jazotzen ari dira Erresuma Batuan, hiru neskatoren hilketaren ostean

Pasa den uztailaren 29an, Southport hirian hiru neskato labankadaz hil ostean hasi ziren istiluak, neurri batean sare sozialetan zabaldutako informazio faltsuak eraginda. Informazio horren arabera, susmagarria errefuxiatu musulman bat zen, eta legez kanpo iritsi zen herrialdera. Interes publikoaren mesedetan eta desinformazioa saihesteko, kasua daraman epaileak, azkenean, erasotzailearen izena iragartzeko baimena eman zuen, Cardiffen jaiotako nerabe britainiarra da erasotzailea.