GUREAN GAUR

Ertzain bat atxilotu dute hiru ustezko erailketa saiakera egotzita

Ertzain bat atxilotu dute hiru ustezko erailketa saiakera egotzita. Ertzaintzak argitaratu duenez, Uztailaren 21ean, zerbitzuz kanpo zegoen ertzainak bere Trebiñuko etxera lapurtzera sartzen ari ziren hiru gizon antzeman zituen. Atxilotutako ertzainaren testigantzaren arabera, ustezko lapurren ibilgailuaren matrikula ikusi eta hauen bila atera zen, Zaldiaranen aurkitu zituelarik. Agenteak adierazi duen moduan, ustezko lapurrak furgonetarekin harrapatzeko saiakera egin zuten eta ondorioz hainbat tiro egin zituen harrapatzea ekiditeko helburuarekin. Azkenean ustezko lapurretako bat atxikitzea lortu zuen. Ertzaintzak egindako ikerketak, ordea, ebatzi du atxilotutako agentearen testigantzak ez duela begizko ikuskapenaren bidez lortutako informazioarekin bat egiten. Izan ere, Ertzaintzaren frogen arabera, ustezko lapurrak ihes egiten ari zirenean egin zien tiro atxilotutako agenteak eta hau ibilgailuarekin harrapatzeko saiakera baztertua izan da. Gauzak horrela, Ertzaintzak agentea atxilotu du epailearen esku utziz.