GUREAN GAUR

UPNk Raimundo el Canastero taldea zentsuratu nahi du Tafallako jaietan

Raimundo el Canastero taldeak Lizarrako txosnen alde kaleratu zuen azken abestiak liskarra sortu zuen joan den astean Lizarrako jaietan. UPNk Lizarratik Tafallara eraman du tentsioa eta Raimundo el Canastero Tafallako jaietan ez aritzeko eskatu du. Erregionalistek mozio bat aurkeztu dute taldearekin zuten kontratua bertan behera uzteko. Emanaldia «onartezina» dela argudiatu dute, Lizarrako alkatea kritikatzen duten abestiaren ondoren.