GUREAN GAUR

Ernaik irailaren 8an Donostian egingo duen manifestazioan parte hartzeko deia egin du

Bilboko gazte egunean, Ernaik irailaren 8an Donostian egingo duen manifestazioan parte hartzeko deia egin du, 133 gazteri jarritako isunengatik. Aitor eta Galderren atxiloketak gaitzesteko, irailean protesta bat antolatu zen Bilbon eta Gasteizen.133 gazte identifikatu zituzten protestetan parte hartzeagatik eta mozal legea aplikatuta, 290.000 euroko zigor ekonomikoa jaso dute.

Salatu dutenez, gazte antolakundea “ekonomikoki ito” nahi dute isunen bidez. Horregatik eta indartsu daudela erakusteko, mobilizazio nazionala egingo dute irailaren 8an, Donostian.