GUREAN GAUR

Magyar Vagon enpresak Talgo erosteko eginiko eskaintza atzera bota du Espainiar Gobernuak

Talde hungariar batek Talgo enpresa erosteko eginiko eskaintza atzera bota du Espainiar Estatuko Gobernuak. 617 milioi euro eskaini ditu Magyar Vagon konpainiak, Talgoren ehuneko ehuna bereganatzeko asmoarekin. Enpresaren zuzendaritza eta akziodunen oniritzia izanda ere, operazioa bertan behera gelditu da, Madrilgo Gobernuak ezetz esan baitio eskaintzari. Talgo estrategikotzat hartzen du Espainiar Gobernuak eta segurtasun nazionaleko arrazoiak argudiatu ditu eskaintza atzera botatzeko. Atzerriko inbertsioak kontrolatzeko araudian oinarritutako erabakia dela azaldu du Gobernuak, estrategikoak diren sektoreetan inbertsioak mugatzeko ahalmena ematen duena.