GUREAN GAUR

Arraun Lagunak eta Urdaibai nagusitu dira Kontxako Banderaren lehen jardunaldian

Iragan igandean lehen jardunaldian lehiatu ziren. Emakumezkoak aurrena eta gizonezkoak ostean. Emakumeen artean, Arraun Lagunak gailendu da alde handiarekin. Bederatzi segundora, Orio iritsi da, hirugarren Tolosaldea, hamabi segundora sartu baita, eta laugarrena Donostiarra izan da, hamahiru segundora iritsiz. Gizonei dagokienez, Bermeoko taldea sartu da aurrena, denboraldi osoko estropada onena egin du Urdaibaik. Atzetik, bigarren Zierbena iritsi da, hamalau segundora. Hirugarren Donostiarra, eta laugarren Orio.