GUREAN GAUR

LABekin abiatu du Mikel Torres lehendakariordeak gizarte eragileekin egingo duen bilera erronda

Enpleguaren eta lan osasunaren inguruko gaiak mahaigaineratu ditu sindikatuak. Enpleguaren kalitatea hobetzea eskatu du, soldatak duinduz eta 1.600 euroko gutxieneko lansariak ezarriz. Lanaldia murrizteko beharra ere azaleratu du. Asteazkenera arte luzatuko da lehendakariordea eta eragileen arteko bilera erronda. Asteartean Comisiones Obreras eta UGT sindikatuen txanda izango da. Confebask patronalarekin hitzordua asteazken goizean izango da eta ELArekin amaituko du erronda, asteazken eguerdian.