Maria Chivite PSNko idazkari nagusi eta Nafarroako presidenteak ikasturte politikoari hasiera eman dio bere alderdiaren "indarra" azpimarratuz. Lehentasunezko bost helburu aurreratu ditu: 2025erako aurrekontuak onartzea, osasun-sistemaren erreforman aurrera egitea, industria-eraldaketa bultzatzea, etxebizitza-arazoei aurre egitea eta gorroto-diskurtsoen aurrean bizikidetza sustatzea.