GUREAN GAUR

Ernai: “Isunak gazte independentisten gorakadaren erreakzio antidemokratiko argia dira”

Igandean mobilizazioa antolatu du Ernai gazte antolakundeak. 290.000 euroko zigorra jaso dute Ernaiko 133 kidek Aitor Zelaia eta Galder Barbadoren espetxeratze agindua salatzeko ekimenetan parte hartzeagatik. Markel Riok isunaren eta mobilizazioaren inguruko xehetasunak eman ditu Hamaika Telebistan.