Araban barrena 180 kilometroko ibilbidea egingo dute txirrindulariek, Gasteiz eta Maeztu lotuz. Bidetik bi mendate igaro behar izango dituzte, Rivas de Tereso, Bergantzutik igoko dutena eta Herrera, lehenengo mailako igoera, helmugatik 40 kilometrotara koroatuko dutena. Errepide ezagunak izango dira euskal txirrindularientzat. Bereziki aurtengo lasterketan parte hartzen ari diren hiru arabarrarentzat, Ibon Ruiz, Oier Lazkano eta Mikel Landarentzat. Kirolaz gozatzeko ez ezik aldarrikapenerako eguna ere izango da. Palestinarekin Elkartasuna edota Gure Esku bezalako eragileek mobilizazioak deitu dituzte ibilbidean zehar.
HAMAIKA
LESBOS V | "Errefuxiatuen egoera gero eta okerragoa da"
HAMAIKA
Poloniak zabalik du Pablo Gonzalezen aurkako ikerketa
HAMAIKA
Jaizkibel Konpainia: "Beraiek jai baztertzailea dute, gu mugimendu feminista gara"
HAMAIKA
Arabak 306.000 euro bideratuko ditu kuadrilletan turismoa sustatzera
HAMAIKA