GUREAN GAUR

"Irurak Bat" eraikina bota dute Getxon eta polemika piztu da

Algortako San Nikolas kaleko 11 zenbakian luxuzko etxebizitzak eraikitzeko ardura duen Ereaga Atalaya kooperatibak jakitera emandu "Irurak Bat" eraikina "urgentziaz" bota behar izan zutela, maiatzean hodi baten apurketak eragin zuen uholde baten ondorioz. Getxoko Udalak, bere aldetik, lege-neurriak hartu ditu, hasierako lizentzia bete ez duelako.