GUREAN GAUR

Zinemaldiak 31.470 sarrera saldu ditu lehen egunean, iaz baino % 8,3 gehiago

Zinemaldiak igande honetan 31.470 sarrera saldu ditu jaialdiaren lehen hiru jardunaldietako saioetarako. Salmenta ireki den lehenengo egunean iazko lehendabiziko egunean baino %8,32 gehiago saldu dute. ‘The Glimmers’, ‘I Am Nevenka’, ‘La Guitarra Flamenca de Yerai Cortés’ eta ‘Stars and the Moon’ izan dira, besteak beste, sarrera gehien saldu dituzten saioak.

Sarreren aldez aurreko salmenta interneten bidez zein modu presentzialean burutu da Zinemaldi Plazan. Hilaren 20, 21 eta 22rako sarrerak saldu dira igandean. Astelehenean irailaren 23, 24 eta 25erako sarrerak egongo dira salgai eta asteazkenean, 26, 27 eta 28rakoak.

Irailaren 18tik aurrera salmenta Zinemaldiko egun guztietarako izango da, online zein Zinemaldi Plazako leihatiletan. Zinemaldiko zuzendariak, Jose Luis Rebordinosek, eskerrak eman ditu salmentaren harrerarengatik. “Etorkizunean zifra hau gainditzea zein mantentzea oso zaila” izango dela adierazi du.