GUREAN GAUR

Ostiralean emango zaio hasiera Donostiako Zinemaldiaren 72. edizioari

Ostiralean hasiko da Donostiako Zinemaldiaren 72. Edizioa. Euskal Herriko zinema jaialdi handienak, irailaren 28a arte, nazioarteko zinemagintzaren adierazle handienak jasoko ditu Gipuzkoako hiriburuan: Audrey Diwan, Costas-Gavras, Maite Alberdi, Paolo Sorrentino eta Andrea Arnold dira, esate baterako, jaialditik igaroko diren eta aurten zeresan handia eman duten zuzendariak. Zuzendarietaz gain, Hollywoodeko izen ospetsuak izango ditugu aurten, berriz ere, alfonbra gorrian: Pamela Anderson, Monica Bellucci, Ursula Corberó, Johnny Depp, Andrew Garfield, Lupita Nyong´o, Najwa Nimri edo Tilda Swinton aktoreak, parte hartu duten lanak defendatzera etorriko dira. Donostia Sariek zazpigarren artean erreferente diren izar handien ibilbideak sarituko ditu aurten ere. Cate Blanchett aktorea eta Pedro Almodovar zinemagilea izango dira aurtengo sarituak. Javier Bardem ere etorriko da iaz irabazi zuen saria jasotzera, Hollywoodeko aktoreen grebaren ondorioz, iaz jaso ezin izan zuena.