Egiari Zor elkarteak antolatuta Gurutze Iantzi oroitzeko ekitaldia egin dute Urnietan, Guardia zibilen esku hil zen Gurutze 1993ko irailaren 24an. Harentzat egia eta justizia eskatu dute. Egiari Zor elkarteko Pilar Garaialdek azaldu du ez dutela onartuko hura biktima gisa aitortzea ez den beste emaitzarik. Hala, Eusko Jaurlaritzari eskatu diote berriz zabaltzeko estatuaren biktimen aitortzarako eskaerak egiteko epea.
Azaldu dute horretarako, premiazkoa dela hainbat gai martxan jartzea: 12/2016 aitortza-legearen eskaera berriak izapidetzeko, epe berri bat zabaltzea; legea bera garatzeari ekitea eta erreparazio neurriak parekatzea eta Estatuaren indarkeriaren biktimen egunaren oroitzapena urteko egutegian finkatzea.
Egiari Zor-en arabera, aitortza kopuruak 450 kasuren langa gaindituko du laster; horietatik 60 dira hilketei dagozkienak.
Oroimen ekitaldia osorik, Aiurri.eus-en duzue ikusgai.