Ogasuneko Langileen Batzordeak positibotzat jotzen du produktibitate-osagarriaren %15a Foru Ogasuneko langile guztiei zabaltzea ahalbidetzen duen arau aldaketa. Hala ere, Ekonomia eta Ogasun departamentuari dei egin diete lehenbailehen lege-aldaketa negozia ditzan.