Fiskaltzak 14 urteko kartzela-zigorra eskatu du Mario Lopez Lointek Gernika taldeko entrenatzaile eta kirol zuzendari ohiarentzat. Erasoak hasi zirenean 13 urte zituen adingabe bati behin eta berriz sexu-erasoa egitea leporatzen diote. Horretaz gain, biktima bizi den udalerrira 10 urtez hurbiltzeko debekua eskatu du Fiskaltzak. Baita 20.000 euroko kalte-ordaina ere. Gertakariak iazko abenduan eman ziren ezagutzera, baina 1998an izan ziren.
Gernikako mugimendu feminista kritiko agertu zen klubaren erreakzioarekin.
Izan ere, udan izan zuen sexu-erasoen berri, baina ezkutatu egin zuen eta ez zen biktimaren alde agertu. Une horretan, Lopez haurrentzako saskibaloi campus baten arduraduna zen.
HAMAIKA
Uma Ulazia, EHko Neska* Gazteak: “Zaintzaren gatazkak hainbat modutan zeharkatzen gaitu”
HAMAIKA
Zinemira saileko pelikulen analisia egin du Alain Rekondok
HAMAIKA
Gaurko egunez Txiki eta Otaegi exekutatu zituen erregimen frankistak
HAMAIKA
Zetak taldeak kontzertu berezia eskaini du Unanun esker ona emateko
HAMAIKA