UGT sindikatuak Euskotreneko hizkuntza eskakizunen kontra jarritako helegitea ukatu du Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak. Hala jakinarazi du ELAk ohar bidez; izan ere, auzitegiak ebatzi du hizkuntza eskakizun horiek itun kolektiboan jasota daudela, eta beraz, ezin dela horien aurka egin, beste modu batean esanda, enpresak legea behar bezala aplikatu du.