GUREAN GAUR

Itunpeko ikastetxeetako langileen soldatak sektore publikokoekin parekatuko dira

Asteartean, familiek ordaintzen dituzten kuoten igoerak ekiditeko eta itunpeko ikastetxeetako langileen eta ikastetxe publikoetakoen soldatak parekatzeko helburuarekin, Eusko Jaurlaritzak sindikatuek urteak eskatzen daramaten prozesua hasiko duela plazaratu du. Parekatze-prozesua hasteko 67 milioi euro erabiliko direla esan du Begoña Pedrosa, hezkuntza sailburuak. Horrez gain, prozesua 2027an bukatzeko helburua daukatela jakinarazi du.

Sailburuak adierazi duenez, ikastetxe publikoei ere eragingo die erabakiak. LABek bere aldetik, itunpeko ikastetxeetako aurrekontu moldaketa onartzea sindikatuak bultzaturiko langileen borrokari eta Hezkuntza Legearen testuinguruan adostu zuen Lan Akordioari esker datorrela azpimarratu du. Gogora ekarriz, 2024ko otsailaren 5ean, lan-hitzarmena berritzeko borrokan hamalau greba egun egin ondoren, greba bukaerako akordioan, Itunpeko ikastetxeetako langileen %16ko soldataren igoera lortu zutela.