GUREAN GAUR

Salatu dute etxerik gabe utziko dituztela Euskal Herrira etorritako Palestinako bost familia

2023ko azaroan, Espainiako gobernuak espainiar nazionalitatea zuten 139 pertsona aberriratu zituen. Hauetako 26k Gasteizen amaitu zuten, bost familiatan bilduta. Aberriratu eta urtebete igaro ondoren, larrialdi-programaren amaiera iritsi da eta Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak eta Etxebizitza Sindikatu Sozialistak salatu dutenez, Espainiako Gobernuak ez die oraindik behin betiko etxebizitza-alternatibarik bermatu.

Horrez gain, taldeek salatu dutenez, ostatu eta hoteletan egon dira baldintza eskasetan eta horretaz gain, hainbat alditan behartutako lekualdatzeak pairatu behar izan dituzte. Espainiako Gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoan duen Ordezkaritzak ziurtatu duenez, "dute inola ere ez inor etxetik kanporatuko". Urtarriletik aurrera, larrialdi-programa luzatzeko aukera edo beste irtenbide bat aztertuko dutela adierazi du gobernuak.