GUREAN GAUR

Sidenor enpresako presidenteak Talgoren akzioak erosteko interesa adierazi du

Sidenor, Bizkaiako enpresako presidenteak, Jose Antonio Jainagak, Ribabellosan lantegia duen Talgo enpresako industria bazkide moduan sartzeko interesa adierazi dio Eusko Jaurlaritzari. Negoziazioak hasi dira dagoeneko Talgoko akzioen %30 baino gutxiagoren jabe den Trilantic funtsarekin, funts estatubatuarraren akziodun izateko irteera errazteko, hain zuzen.

Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak eta Gobernantzako sailburuak, Maria Ubarretxenak adierazi duenez, Eusko Jaurlaritzak “industria bazkide baten beharra” argi ikusten du, eta “industria-plana aztertu eta lagunduko du, hala badagokio”, “Euskadiko industriaren eta Euskadiko enpleguaren alde” egiteko helburuarekin.

Magyar Vagon talde hungariarraren eskaintza blokeatu zuen udan Espainiako gobernuak. Taldeak 617 milioi euro eskaini zituen Talgoren akzio guztien truke, bost euro akzioko, hain zuzen. Jainagaren erosketa interesaren berria jakin aurretik akzio bakoitzak 3,32€ko balioa zuten. Hau jakinean egon eta bi egunetara, ordea, ia %10eko igoera izan dute Talgoren akzioek.