GUREAN GAUR

Hariak erresistentzia istorioen zinemaldia egingo da Hernanin azaroaren 7tik 17ra

Giza eskubideen urraketak eta horien aurrean antolatzen, aurre egiten eta erresistitzen duten Euskal Herriko zein munduan barreneko protagonistei ahotsa emateko dokumentalak, solasaldiak, musika eta aurten, afrodantza saio bat ere izango dira Hariak zinemaldiaren hirugarren edizioan, Hernaniko Udalaren eskutik. Aurtengo eta aurreko edizioei buruzko informazio guztia eskuragarri izan dadin webgune berria estreinatu dute.