GUREAN GAUR

PPk bat egin du Donostiako Afari Solidarioen aurka egin duten elkarretaratze batean

Donostian astelehenero afari solidarioak ematen dizkie Kaleko Afari Solidarioak elkarteak kalean bizi diren herritarrei. Bada, aste honetan, Egia auzoan afariak banatzen dituzten tokian eta ordu berean elkarretaratze bat egin zuten “segurtasun eske”. PPko zinegotziak ere bertan ziren. Sare sozialetako kanal batzuetatik antolatu zuten elkarretaratzea. Tentsio uneak izan ziren. Testuinguru horretan, migratzaileen aurkako sare sozialetako kanaletan esan dute astelehenero egingo dituztela elkarretaratzeak afari solidarioak banatzen dituzten ordu eta toki berean. Horren aurrean, afariak banatzen dituen taldeak bilera bat egingo du egoera aztertzeko.