GUREAN GAUR

Martxoaren 3ko beste zazpi zauriturekin harremanetan jarri dira elkarteak

1976ko martxoaren 3an Gasteizen gertatutako sarraskia pairatu zuten zazpi zauritu berri identifikatu dira. Horrela plazaratu dute Nerea Martinez eta Julen Diaz de Argote, Martxoak 3 zein Memoria Gara elkarteetako kideek. 70. hamarkadako langileen biltzarraren aurkako polizia kargak Gasteizko San Frantzisko elizan izan ziren, bertan kokatuko dutelarik Gogora Institutuarekin batera egindako Memoriala. Oroitzapenaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuarekin joan den otsailean sinatutako hitzarmenaren bitartez lortu da besteak beste, zazpi zauritu berriren identifikazioa. Nahiz eta gogorarazi dutenez, ez dute oraindik zauritutako 20 bat pertsonekin harremanetan jartzea lortu.