Asteburuko kirol jardunaldiak errepasatu ditu gurean Jon Hernandez kirol kazetariak. Lehenik, futbolean euskal taldeen azkenak errepasatu ditu. Pilotan, Lau t'erdiko Txapelketako finalaurrekoetara sailkatzeko partiduak jokatu dira asteburuan; Elordik, Zubizarretak eta Peio Etxebarriak Lau T'erdiko finalerdietan egoteko garaipen garrantzitsuak lortu zituzten. Saskibaloiari dagokionez, Lointek Gernikak Oses Construcciones Ardoi 90-61 menderatu zuen asteburuan, denboraldiko bigarren euskal derbian. Malosten jokatutako partidan hasieratik aurretik joan zen etxeko taldea.