Gasteizko Udalak, Alde Zaharreko Barrenkale Berriko 21-23 atarietan eraikiko ditu gazteen alokairura bideraturiko zortzi etxe-eraikin berri. Logela bakarreko zein bi logeletako etxebizitzak izango direla aurreratu du Udalak. Pisuek, teilatupe zein beheko solairuez gain, hiru solairu izango dituzte. Halaber, biltegi komun zein garbiketa gela bat ere izango dute eta beheko solairua merkataritzara bideratuko da. “Egungo orube hutsean, etxebizitza kolektibora bideratutako eraikin berria izango da”. Horrela plazaratu dute, Borja Rodriguez, Etxebizitza zinegotziak eta Rocio Vitero, EH Bilduko bozeramaileak emandako prentsaurrekoan. Proiektu hau, EH Bilduk, PSEk eta EAJk lortutako aurrekontu-akordioan adostutako 850.000 euroko aurrekontu-sailari esker gauzatuko da. 21 Zabalguneko zortzi etxebizitza hauen eraikitzeak, Gasteizko Erdi Aroko Hirigunea berrizteko konpromisoa berrestuko du. Gazteek bizimodu independentea hasteko bidean bereziki. Rodriguez zinegotziak bere aldetik, etxebizitza duina izatearen garrantzia azpimarratu du. Vitero bozeramailearen esanetan, EH Bildurentzat lehentasunezko helburua dena. Etxebizitza-politikek, bereziki pertsona ahulenentzat eskubide hori bermatu nahi dutela nabarmenduz. Udalak, eraikina egiteko 18 hilabetetako denbora eta 1.326.779 euroko lizitazio-aurrekontua izango duela adierazi du.