LAB sindikatuak adierazi duen moduan, Michelin enpresari Gasteizeko lantokian, lanpostua gordeta duten eta eszedentzian dauden langileei enpresan berriro lanean hastea "ukatu" egiten diela leporatu dio. Gasteizen lantegia duen enpresak, aurreko urtean lantokitik 150 langile kaleratzeko zuen asmoak, langileen artean eztabaida sortu zuen.
Duela hilabete batzuk halaber, enpresak zigor politika “bidegabeko” bat aplikatzen zebilela salatu zuen sindikatuak. Aurreko sei hilabeteetan egindako zigor, zein kaleratze kopuru eta larritasuna mahai-gaineratuz. Oraingoan ordea, lankideekiko tratua izan da auzia. Michelinen, lankide baten aldeko lekukotza eman zuen langile baten bidegabeko kaleratzea adibidetzat jarri duelarik sindikatuak.
Gainera, lanera itzultzea eskatzen duten pertsonek "beren lanpostua jada existitzen ez dela eta enpresarekin duten harremana iraungita geratzen dela" da jasotzen ari diren erantzuna. Gauzak horrela, sindikatuak, “Michelinek enpresa-irudi eredugarria proiektatzen badu ere, multinazionalak bere langileak zaintzen ez dituela” adierazi du.