GUREAN GAUR

Hernanikomik euskarazko komiki azoka egingo da azaroaren 15 eta 16an

Euskarazko komikigintzak azken hilabeteetan eman dituen lan esanguratsuenen erakusleiho izango da Hernanikomik. Labetik atera berriak diren sormen lanak ikusi, gozatu eta erosi ahalko dira bertan. Gainera, Ibilbide profesional osoa goraipatzeko Joseph Camino saria emango zaio Asisko Urmeneta irudigile eta komikilariari.