GUREAN GAUR

Gipuzkoa trantsizio energetikoruntz, Energia Argitu eta Eraldaketa Energetikoaren Bulegoarekin

Gipuzkoan energia-kultura berri bat sortu nahi da, tokiko kontsumoan eta herritarren lankidetzan oinarrituta. Horretarako, Aldundiak baliabide nagusitzat energia komunitateak ditu, eta horrekin batera, Gipuzkoako Energia Eraldaketarako Bulegoa eta Energia Argitu programa, Jasangarritasun Departamentuak bultzatuak. Horri esker, Gipuzkoak 60 energia-komunitate aktibo ditu gaur egun; horietatik 55 tokikoak dira, eta 5 industrialak, 10.000 familia inguru hornitzen dituztenak, 55 udalerritan banatuta.