Euroeskualdea 2011ko abenduan sortu zen Lurralde Lankidetzarako Europako Talde bat da, Akitania Berria, EAE eta Nafarroa batzen dituena. Helburutzat Euroeskualdeko eta mugaz gaindiko lurraldearen garapen ekonomikoa, soziala eta kulturala sustatzea du, aldi berean, lurraldearen barruko trukeak bultzatuz. Horra hor, euskarak bere lekua eta garrantzia du, hiru lurraldeek amankomunean duten hizkuntza baita. Euskara hizkuntza zaharrenetariko bat da, baina "larrialdi linguistikoan" dagoela adierazi du Europako hizkuntza gutxituen sareak. Marie Heguy-Urain Euroeskualdeko kudeatzaileak zenbait datu eman dizkigu.