GUREAN GAUR

Nafarroako Kontserbatorioko ikasleek bi irakasle indarkeria matxistagatik salatu dituzte

Ehun ikasle inguruk "urteetan zehar isilpean gorde" den egoera gaitzetsi dute Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko atarian. Zuzendaritzak irakasle akusatuen aurkako neurriak hartu izana eskertu dute. Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko Ikuskaritza Zerbitzuak diziplina-espedientea ireki die bi irakaslei. Elkarretaratzean, hirugarren irakasle bat ere salatu dute ikasleek, baina zuzendaritzak ez omen zuen horren berri, gaur arte.