GUREAN GAUR

Atzerapen gehiago, Nafarroako AHTren eta ‘Euskal Y’-aren artean

Euskal Y delakoaren eta Iruñearen arteko lotura nondik egingo den oraindik erabakitzeke dago, Gasteiztik Urbasa-Andiaren magaletik edo Ezkiotik Aralar zulatu eta zeharkatuz. Jose Antonio Santano Espainiako Garraioko estatu idazkariak iragarri du erabakia ez dela hurrengo urtearen hasieran hartuko eta gehiago luzatuko dela.