GUREAN GAUR

Emakundek protokoloak ondo funtzionatu duela esan izana kritikatu du mugimendu feministak

Ana Leonorren erailketa matxistaren ondorenean, hautsak harrotu ditu Emakunderen hitzartzeak, eta mugimendu feminista eta Arartekoa kritiko agertu dira. Bekoz Beko mugimendu feministak argi esan du instituzio batzuek eskas erantzuten dutela indarkeria matxisten aurrean. Bada, Miren Elgarresta Emakundeko zuzendariak esan du ezin dela esan instituzioaren akatsa izan denik.