Bakearen Artisauek salatu dute Eusko Jaurlaritzak 2019an ETAren armagabetze-prozesuari buruz argitaratutako txostenak ez duela «egia historikoa» errespetatzen. Haien arabera, dokumentuak prozesuaren hainbat alderdi manipulatzen ditu, hala nola Frantziako Gobernuarekin izandako elkarrizketak, armagabetzeko eskema eta behatzaileen papera. Baionan egindako agerraldian, bakegileek beren bertsioa azaldu dute, gertakariak puntuz puntu argituz.