GUREAN GAUR

Milaka pertsona batu dira Bilbon etxebizitza eskubidearen alde

Etxebizitza eskubidearen alde eta etxebizitzaren negozioaren aurka, milaka pertsonek Bilboko kaleak hartu dituzte larunbatean. Euskal Herriko Etxebizitzaren Sindikatu Sozialistak eta Euskal Herriko Etxebizitza sindikatuen sareak deituta, 200 eragile sozial eta sindikal baino gehiagok eman diote babesa mobilizazioari.