GUREAN GAUR

Lezoko kontzentrazio esparrua memoria gune izendatzeko ahaleginean ari da Etxetxo elkartea

XXI. mendearen hasiera arte gutxienez, frankismoaren bortxazko lanetan ibilitako milaka gatibu pasatako lekuak ia ezezagunak izan ziren herritar gehienentzat, baita Lezon ere. Ahanztura horren isla da egon ziren dozena bat bortxazko lan kanpamenduen desagerpena. Iparragirreko kanpamenduak bakarrik gorde ditu bere eraikinen hondarrak. Landarediak ia erabat ezkutatua izan du azken urteetan, Etxetxo elkartea bila hasi zen arte, lekuko batzuek ohartarazita.