GUREAN GAUR

Babesa eskaini diote Mario Lopezen biktimari, epaiketaren lehenengo egunean

Astearte honetan hasi da Mario Lopezen aurkako epaiketa Bizkaiko Lurralde Auzitegian. Lointek Gernikako saskibaloi taldeko entrenatzaile ohia hiru egunez epaituko dute, lehenengo saioan Lopezek berak eta biktimak deklaratu dute, euskal telebistak jakinarazi duenez, sexu erasoak ukatu ditu, eta garai hartan adingabea zenarekin harrenamak adostuak izan zituela esan du.