Atarrabian izanen da topaketa. Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak 'Indarkeria matxista Jakean: nondik, nola eta norekin erresistentzia borrokak' jardunaldia antolatuko du; bertan, justizia eta autodefentsa feminista jorratuko dira. Mundu Martxaren VI. Nazioarteko Ekimenaren hasiera ere izango da.