XXXII. Sagardo Berriaren Egunarekin batera ateak ireki dituzte Euskal Herriko sagardotegiek. Aurtengo txotx irekiera Gure Zirkuko kideek hasi dute, ilusio handiz, Astigarragako Alorrenea sagardotegian, Gipuzkoan. Sagardo denboraldi berrirako 1,3 milioi litro sagardo ekoiztu dituzte, bertako 250 sagastietako 2 milioi kilo sagar erabilita. Uzta txikia izan da 2023koarekin alderatuta. %60 sagar gutxiago jaso da Euskal Herriko sagastietan, lurraldez lurralde eta zonaldez zonalde aldeak izan badirela ere. Dena den, kopuru murritzagoa izanda, izaera handiagoko sagarra etorri omen da, gorputz eta kolore aldetik.
HAMAIKA
Pantailak Euskarazen aste honeterako proposamenak
HAMAIKA
Lezoko kontzentrazio esparrua memoria gune izendatzeko ahaleginean ari da Etxetxo elkartea
HAMAIKA
BSH Ezkirotzeko langileak Madrilen egindako bileraren harira lantegian elkartu dira
HAMAIKA
'Behin betiko' manifestazioaren zuzeneko jarraipena Hamaikan
HAMAIKA