2023ko urriaren 7a. Munduaren ordena eta bereziki Ekialde Hurbila are hankaz gora jarri zen eguna. Hamaseko miliziak ezustean Israeleko muga gainditu, eta estatu sionistako lurretan sartu ziren. Mila eta berrehun pertsona hil, ia hamabost mila zauritu eta berrehun eta berrogeita hamar bahitu zituzten. Horien artean, Iban Illarramendi euskal hiritarra hil zuten.
Ordutik, 2025eko urtarrilaren 19ra hamabost hilabetez aritu izan da Israeleko armada Gazako herria suntsitzen. Azkenerako, bi aldeek lortu dute su-etena, eta urtebete eta gehiagoren ostean, bonba zarata barik esnatu dira Gazako herritarrak.