GUREAN GAUR

Bigarren greba eguna dute Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hezkuntza publikoan

12 greba egunetako bigarrena dute Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hezkuntza publikoan. LAB, Steilas, ELA eta CCOO sindikatuek atzo zabaldutako datuen arabera, grebaren jarraipena % 75ekoa izan zen. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak, bere aldetik, jarraipena apalagoa izan zela nabarmendu zuen, % 48koa. Deialdiak irakasleei, sukalde eta garbiketako eta Haurreskolen Partzuergoko langileei eragiten die.