2025eko urtarrilaren 24an eta 26an Etxarri Aranatzen jarri dute proiektuaren helmuga antolatzaileek. Auzolanean antolaturiko euskal preso eta iheslarien etxearen aldeko ekimena 2016an sortu zen, herriaren egoerari erantzuna emateko. Unidad Alavesa, Skabidean, Juantxo Arakama, Brigade Loco, Bulego, El Drogas, Eñaut Elorrieta, Gatibu, Olaia Inziarte, Nogen, Porrotx, Gorka Urbizu, Zea Mays eta Zetak taldeak igoko dira oholtzara.