Gutxienez bederatzi pertsona hil dira migrazio-prozesuan Bidasoako muga zeharkatzean. Santiago zubia igarotze ardatz bat bilakatu da. Baita Korrika martxoan handik igaro zenean ere. Irundik Hendaiara zihoala, hamarnaka erakundek erabaki zuten migrazio prozesuan zeuden 36 lagunekin batera muga Santiago zubitik zeharkatzea. Ekintza horrengatik zazpi pertsona epaituko dituzte bihar Baionan. Bada, auziperatu horiei babesa helarazteko eta migrazio politika arrazista eta hiltzaileak salatzeko igandean manifestazio jendetsua egin zuten. Gaian sakontzeko, Endika Perez LABeko Ekintza Sozialeko idazkariarekin izan gara.
HAMAIKA
Bizilagunen komunitateek pisu turistiko gehiago jartzea debeka dezakete Hego Euskal Herrian
HAMAIKA
Leioako Udalak gabonetarako jardueraz beteriko egitaraua prestatu du
HAMAIKA
Kaletik Gaztetxera dinamika: "Momentu honetan 5 asanblakideren aurkako salaketak daude"
HAMAIKA