Osakidetzari "benetako konponbideak" exijitu dizkiote asteburuan Gasteiz, Bilbo eta Donostiako kaleetan. Ehunka lagun elkartu ziren Osasungintza Publikoa Aurrera herri plataformak antolatutako mobilizazioetan.
Zerbitzu gehiago ez pribatizatzea, lehen arreta lehenestea, itxaron zerrendak murriztea eta lantaldea egonkortzea dira, besteak beste, Osakidetzari eskatzen dizkioten egiturazko aldaketak. Gardentasuna ere eskatzen dute emandako datuetan. Izan ere, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailburuak errealitatea manipulatzen duten datuak ematen dituela adierazi dute, herritarrak nahastu eta desmobilizatzeko helburuarekin. Hain zuzen, klinika pribatuetara bideratzen diren partidak murriztu direla adierazi zuen sailburuak duela hilabete batzuk. 2024 eta 2025eko aurrekontuek berriz, hauek handitu egin direla islatzen dute.
Aurrerantzean osasun publikoa defendatzeko mobilizazio gehiago egingo dituela iragarri du OPAk, osasuna jokoan dagoela gogoraraziz.

Salbuespen neurriak "behin betiko" amai daitezela eskatu dute milaka lagunek Bilbon

Faxismoaren kontra, ausardia eta aliantza feministak aldarrikatuko ditu Mugimendu Feministak

Ausardia eta aliantza feministak aldarrikatu dituzte Euskal Herriko hainbat txokotan

“Haurren begiradatik sortutako herria, gizartea eta mundua aldarrikatzen dugu”
