Ate joka dugu 40 Minutu Rock jaialdia. Euskal preso eta iheslarien aldeko elkartasun aletxoa jartzea helburu duen jaialdia datorren otsailaren 15ean ospatuko da. Presoen egoera aldatu bada ere, presoen etxeratzeko aldarria presente dagoela adierazi dute jaialditik.
Nakar, Anestesia, Süne, Tatta&Denso, Toc, Añube, La Txama, Pinpilinpussies, Dupla, Kaleko Urdangak, Chuleria Joder, Sukena, La inquisicion, Fito Skins, Maruxak, DJ Pezon, Pelma & Luis Selektorrak, Ganibet eta DJ Elepunto taldeak izango dira oholtza gainean aurten.
Jaialdira gerturatu nahi duenarentzat, sarrerak eskuragai daude Euskal Herriko hiriburuetan Durangon, eta baita bibe.me webgunean. Era berean, bertaratzeko autobusen inguruko informazioa zabaldu dute sare sozialen bitartez.